Abuztuaren 26an, igandean, Aubisque Mendiaren Igoeraren edizio berri bat ospatu zen. 18,7 kilometrotako lasterketa polit bat, 1.207 metrotako igoerarekin eta %6,92ko batezbesteko pendizarekin.
Oraingo honetan Juan Car Arregui eta Juanjo Gibaja izan ziren lasterketa honetako klubeko ordezkariak. Larunsetik irten ziren, bi kilometro kalez kale egin zituztelarik, beti beherako joerarekin, hortxe bertan lehenengo ferra-bihurgunera iristeko, hau da, igoerari hasiera ematen zaion tokia. Diotenez, mendate mitiko hau alde gogorrenetik igo ezkero soilik 11 bihurgune besterik ez omen ditu. Eaux-Bonneseraino iritsi artean, garai batean bainuetxe ospetsu bat izan zena, maldak %4 eta 5 artekoak ziren, igoera “eramangarria” bihurtuz. Herri honetatik irten bezain laster mina egiten hasi zuen %13ko pendizadun malda topatu zuten. Hortik, Gouretteko estazioraino, %8 eta 9 arteko maldak izan zituzten, amaigabeak egiten ziren zuzenekin. Gourette igaro ostean, lasterketako unerik gogorrena iritsi zen. 500 metrotako malda igotzeko lau kilometro, eta gehienbat azkeneko biak, non begiek helmuga amaigabe bat ikusteko gaitasuna zuten.
Antolakuntza bikain bat, trafikorik gabeko errepide batean, jaitsierarako autobusekin eta dutxetarako zerbitzu hobeezinarekin.
Juan Car Arregui / 1h 41m 46sg / Postu Orokorra 19.goa 179tik / Postua Kategorian 2.goa 34tik
Juanjo Gibaja / 2h 10m 54sg / Postu Orokorra 112.goa 179tik / Postua Kategorian 33.goa 48tik
Zorionak bikote Donostiarrak klub osoaren partez!!!