Jesús Mª Arrieta (Fray Eskoba) Donostiarrak klubeko bazkideak afrikar lurretatik hitz labur batzuk idatzi dizkigu, zehazkiago esanez Boli Kostatik, Donostiarrak-eko sendia osatzen dugun guztioi agur bat bidaliz.
Abillan-eko auzo batean aurkitzen da, La Salleko beste bi hezitzaileekin batera: Periko Alkain (Donostian zuzendari izandakoa) eta Xabi (Beasaingoa).
Hilabete osoan zehar handik ibiliko dira kaleko haurrekin batera euren bizitzak partekatzen. Esperientzia gogorra bezain zoragarria izaten ari da… kaleko haurrak, etxetik bidalitakoak, poliziak ekarritakoak… guztiak ere maitasun gabezi ugaria duten haurrak.
Dena den, oso ongi daudela ziurtatzen digute, oso zoriontsu.
Jesús Mª Arrietaren (Fray Eskoba) aldetik, agur bana beraz Donostiarrak-eko kide guztientzat eta, bereziki, “Pelotón Castañuela”-koei.