Urriaren 7an SPAR Budapest Marathon ospatu zen. Igandea maratoiaren eguna izan arren, beste distantzia batzuk ere korri daitezke, 30 kilometro edo maratoia baina 2 zein 4 kidez osaturiko taldean. Larunbata distantzia laburragoetarako eguna izaten da, non 400 metrotatik 42 kilometrotaraino familiako kide guztiek eurentzako egokia den ibilbidea egin dezaketen lasterketaren jaialdi honetan.
Maratoian parte hartuz gero Budapest hiriaren gune ezagunenak ezagutu daitezke. Ibilbidea hiriaren erdigunetik igarotzen da, zubi ezberdinetatik pasatuz, hiriko lekurik erakargarrienak ezagutu daitezke, besteak beste, Budako gaztelua, Pest-eko ikuspegia eta Europako hirugarren parlamenturik handiena Danubioren ertzetik.
27.000 baino parte hartzaile gehiago egon ziren distantzia guztietako korrikalariak batuz gero, 6.000 maratoilari eta 1.300 errelebotako talde.
Eta parte hartzaile guztien artean gure kidea den Jacky Gil izan genuen, beste behin 42 kilometroak eta 195 metroak 3 ordutatik behera egin zituelarik, 2h 57m 38seg.tako denborarekin amaituz, 47. postuan (maratoi erdia 1h 28m 34seg.tan igaro zuen).
Astebete beranduago, urriaren 14an, protagonistak Juan Car Arregui, Idoia Esnaola eta Unai San Sebastián izan ziren, oraingo honetan Burgosen, III.go Campofrío Maratoian. Lasterketako ibilbidea homologaturik dago. Ibilbideak 21.097 metro ditu eta maratoi erdiaren korrikalariek bira bakarra ematen duten bitartean, maratoiko korrikalariek bi bira ematen dituzte. Irteera zein helmuga Burgoseko Coliseum-aren kanpoaldean egoten da.
Juan Car Arreguiren kronoa goraipatu behar dugu, berriro ere 3 ordutako muga psikologikoa jaitsi bait zuen, korrikalari orori horrenbeste jaistea kostatzen zaiguna eta berak ordea horren erraz egiten duena, oraingo honetan 2h 56 min 25 seg.tako denborarekin, modu honetan sailkapen orokorreko 8.go postuan amaituz (maratoi erdia 1h 28m 38 seg.tako denboran igaro zuen). Bestalde, Idoia Esnaola nekaezina dugu, bere curriculum-ean maratoi berri bat erantsiz, oraingo honetan 4h 55m 29 seg.tako denborarekin, 146.go postuan amaituz.
Ezin gara Unai San Sebastianekin ahaztu, maratoi erdian irten zen, eta bere marka pertsonala hobetu zuen, kasu honetan 1h 29min 10seg.tako denborarekin, sailkapen orokorrean 68. postuan amaituz.
Zorionak guztioi Donostiarrak klub osoaren partez!!!