TRIKU Kirol Elkarteak IV. Donostiako 3M ( 3 Mendiak) izeneko proba antolatuko du datorren Urriaren 30ean, goizeko 10:00etan. Distantzia ezberdineko 3 lasterketek osatzen dute proba herrikoi hau, hauek direlarik:
- IGELDO Mendiaren igoera (6,5 Km.)
- IGELDO eta URGULL Mendien igoera (9,0 Km.)
- IGELDO, URGULL eta ULIA Mendien igoera (15,1 Km.)
Proba honetan parte hartu nahi duenarentzat, izena emateko Kirolprobak orrialdearen bitartez egin behar da, hemen aurkituko duzuelarik probaren informazio guztia. Hauek dira link-ak:
- IV. Donostiako 3M (IGELDO-URGULL)
- IV. Donostiako 3M (IGELDO-URGULL-ULIA)
ANIMA ZAITEZ!
BOLONDRESAK LASTERKETARAKO
** Proba egunean bolondres bezala parte hartu nahi badezu, jar zaitez gurekin kontaktuan trikuhirumendiak@gmail.com helbide elektronikoan, bertan zure izena, abizenak, telefono kontaktu bat eta helbide elektronikoa jarriaz.