Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Joan den urriaren 17an Ingurumen-sentsibilizazioko Plus 55eko edizio berri bat (laugarrengoa) abian ipini zen, Leslie zikloi tropikalak iberiar penintsula eta mediterraneotik pasatzerakoan sorturiko hondamendien ondoren guztion ahotan dagoen KLIMA-ALDAKETAren gaiarekin.

Izena eman zuten 100 pertsonak bi taldetan banatu ziren. Euren ikasgela-saioak eta txangoak 2019ko maiatza bitarte burutuko dituzte, Donostiarrak klubeko kidea den Carlos Pérez Olozagaren zuzendaritzapean, bera izan bait zen saio oso aktibo eta parte hartzaile batean lehen tailerra eman zuena, erantsirik ipintzen dizkizuegun argazkietan ikus ahal izango duzuen bezala.

Ikastaroan zehar, beste gaien artean, Plus 55 taldea bezala, Klima-aldaketaren aurkako borrokan Donostiako hiritarrak burutu beharko dituzten ekintza-proposamen bat burutuko dute, ikastaroaren amaieran donostiar udaletxeko Ingurumen sailari aurkeztuko diotena, udaletxeak, joan den ekainean onartu ostean, Klima DSS 2050 Planean aintzat har dezan.

 

Beste jardueren artean geologo eta biologo baten eskutik gidaturiko txango bat dago antolaturik katamaran batean Donostiatik Zumaia-Debako Flysch-era (joan-etorria). Klubeko bazkiderik zeharbide hau egiteko interesa izango balu, tokia egingo ligukete. Kostua 15 eurotakoa da eta irteeraren data zehazteke dagoen arren, itsasoaren egoeraren menpe bait dago, azaroaren 7, 14 edo 21en egingo litzateke. Txaluparen kapitainak aurretiazko igande edo astelehenean baieztatuko liguke eta Carlosek berehala jakinaraziko liguke posta elektronikoz.

Interesa duten pertsonak Carlosi idatzi diezaiokete zuzenean: cpolozaga@gmail.com, hori bai, astelehen honen, azaroaren 5a, aurretik (goizeko 10,00ak aurretik).