Atzoko artikuluan kontatzen genuenez, Eva Esnaolaren 24 ordutako munduko txapelketaren prestakuntzari begira, funtsezko piezatariko bat bere ahizpa izan da, Idoia Esnaola. Zenbat goizetan gurutzatu dugu bizikletaren gainean Evaren atzean, urketari, anoa, psikologoa, ahizpa, laguna… lanetan. Laburbilduz, Evari meriturik kendu gabe noski, guztion ahotan dago Idoiak azken hilabeteotan eginiko lana, hil edo bizikoa izan ez bada ere, oso oso garrantzitsua izan dela.
Idoia Albira joan zen, Frantzia, bere ahizparekin batera, itzuliz itzuli lasterketak aurrera nola egiten zuen ikusiz. Eta nola ez, Idoiari, laguntzaile bezala, esperientzia nolakoa izan zen konta diezagun eskatu diogu… hauxe esan digularik:
Ez dakit ba zer kontatu Albin bizitako 24 orduei buruz… agian hobetzerik ez dagoen esperientzia bat izan da.
Evak 24 ordutan parte hartuko zuela esan zidanean sekulako ezustea eman zidan. Munduko Txapelketa ikusteko aukera izan nuen, Camille Herron-ek eginiko munduko errekorra ikusteko zoriarekin, 24 ordutan 270,116 kilometro eginaz, kilometroa 5´20´´ minutuko abiaduran, ikaragarria!. Evari buruz, bufff!!! Eginikoa deskriba ezina da, korrika egitearen gabi bat da. Bigarren aldia da Albiko 24 ordutara joaten garela, guretzako hobekien antolaturikoa da askogatik. Klimatologia guztiz aldekoa izan zen asteburu osoan zehar. Etxera itzulitakoan, lehenik eta behin Alaznerengana joan ginen lore-sorta bat ematera, bere laguntza eta babesarengatik guztiz merezitakoa bait zen, elkartzea polita eta hunkigarria izan zelarik. Eskerrik asko!!!!!!!!!!!!!
Zorionak hiruroi Donostiarrak familiako kide guztion partez!