Iciar Mugicak gelditu gabe jarraitzen du… eta ez dio bidaiatzeari utzi. Oraingo honetan San Diegora, Kaliforniara joan zaigu, eta nola ez, bere zapatilak eta klubeko kamiseta eraman zituen berriz ere lehiatzeko asmoz. Balboa Parkean izan zen, abuztuaren 4an, goizeko 7etan, non 8 miliatako lasterketan parte hartu zuen, bere kategorian hirugarren postu arrakastatsua lortuz. Miliak oso luzeak egiten direla aipatzen digu… baina amaieran oso pozik zegoela, podiuma bere koinatuarekin partekatuz.
Zorionak Donostiarrak Klub osoaren partez!!!