Madrid, Hanburgo, Londres… eta Jerez de la Frontera… bai, apirilaren 27an, larunbata, andaluziar hiri honetan Donostiarrak-eko kide batek lasterketa batean parte hartu zuen: Iciar Mugica.
Iciarrek adierazi digunez, “Errioxako mahastien artetik igarotzen den lasterketaren oso antzekoa da. Lasterketa honek hiru aukera eskaintzen ditu: maratoia, maratoi erdia eta 10 km… baina oinezkoentzako ere. Maratoia goizeko 9,00etan irteten da mahasti-etxe batetik, maratoi erdia goizeko 10,00etan beste mahasti-etxe batetik eta 10 km.takoa 12,00etan beste etxalde batetik, guztiak Jerez Izendapenekoak. Hiru lasterketentzako helmuga berdina da, Jerez-eko Gaztelua. Fino ardoaren anoa-guneak ibilbidean zehar eta zer esanik ez helmugako harreraz, ongi ureztatua!!! Helmugatik 500 metrotara lehenengo maratoilariak gainditu ninduen, jeje… Lasterketa polita eta gogor samarra, helmugan bete ahal izateko lasterketako finisher koparekin. Aste Santuetako oporrei amaiera emateko plan on bat”.
Zorionak Iciar Donostiarrak familiako kide guztion partez!