Iciar Mugica berriro ere podiumera igo zen, oraingo honetan cadiztar lurretan. Joan den irailaren 22an, larunbata, I.go Pasarela Almirante Blas de Lezo y Olavarrieta Lasterketa korri zuen El Puerto de Santa Marían. Hondartzetik eta egurrezko pasabidetik igarotzen zen 6 kilometrotako lasterketa zen. Azkenean 2.go postuan amaitu zuen kategoria absolutuan eta 1.goa bere kategorian, 27 minutu eta 24 segundotako denbora batekin.
Berak adierazi digun bezala “Cadizen nago, lurralde honekin eta bertako jendearekin gozatzen… beti bezala bikain, giro ederra eta beroa… argazki batzuk eta “argi” pixka bat bidaltzen dizkizuet”.
Zorionak Idoia Donostiarrak klub osoaren partez!!!