Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Iciar Múgica korrikalariak, hegoaldean egin dituen oporren ostean, hango eguzkiaz eta zapatilez gozatuz, handik egin zituen hiru lasterketen berri ematen digu (ekainaren 16an Los Toruños-en, ekainaren 23an Rotan eta ekainaren 30ean Medina Sidonian), hori bai, emaitza bikain batzuekin:

 

“Oporrez baliatuz eta korrika egiteari ez uzteko, hango beroarekin nekeza egiten bait da, Los Toruños-eko parke naturalean 9 kilometrotako lasterketa batean izena eman nuen, ekainaren 16an, 100 kilometrotako taldeak Santanderren zeuden bitartean. Bigarren neska absolutua izan nintzen, baina gauza guztietan hoberena “l@s encarrilad@s” direlakoak ezagutu nituela izan zen. Barre ugari egin dudan jende bikaina izan da, hauekin asko ikasi dudalarik eta entrenamenduak partekatu ditugularik. Ekainaren 23an, larunbata, Rotara joan nintzen San Juan gaueko lasterketa jendetsuan parte hartzera. Ozú, zein beroa! 7.go neska izan nintzen eta kategoriako 2.goa izanagatik garaikurra eman zidaten. Eta azkenik, gogorrena eta hoberena iritsi zen. Ekainaren 30ean Medina Sidonian ospatu zen gaueko Alfajor Traila. Oso polita, ongi antolatua, eta anitza. Ondarraren gainean, pinudi artean, zelaietan barrena… korrika eginez, eta amaitzeko 4 kilometrotako igoera batekin, Medina Sidoniako gaztelura artekoa, emakumezkoen kategoria absolutuan hirugarrengo postuan amaituz, bi gaztetxoen ondoren, lehena mexikar antzekoa eta bigarrengoa marokoarra!!!

 

Zorionak emaitzengatik eta eskerrik asko klubeko kamiseta andaluziar lurretatik barrena janzteagatik!!!!