Klubeko askok semeak edo/eta bilobak dituzuenez, gaurko oharra su artifizialei loturiko arriskuekin loturik dago, hiritarrentzako gomendio orokor batzuekin batera, arrisku horiek saihesteko, edo gutxienez txikiagotzeko helburuarekin, bereziki txikientzako.
Carlos Pérez gure lagunaren eskutik ondorengo esteka pasatzen dizuegu. Bertan “herritarrentzako gomendioak su artifizialen jaurtiketak eragiten dituen keari eta zaratari aurre egiteko” artikulua pasatzen dizuegu. Carlosek Kalapieren web orrian eta facebook-en argitaraturiko esteka bat da.
Bestalde, DV-n argitaraturiko ohar txiki bat eransten dizuegu, Carlosek berak komunikabide honetara bidalitako oharra eta estekarekin zerikusia duena.