Urte bat gehiagoz, Donostiarrak klubak erreferentziazko mediku-zentroa bezala Hegalak izaten jarraituko du.
Azken urteetan izan ditugun eta kirolari batentzako funtsezkoak direla pentsatzen ditugun zerbitzu nagusiak mantenduko ditugu: Esfortzu-proba, laktatoarekin edo laktatorik gabe eta odol-analitika. Goraipatu beharrean gaude Esfortzu-proban Klubak, bazkide guztiei, proba honek suposatzen duen kostuaren zati bat finantzatzen jarraitzen duela.
Bestalde, eta aurreko urteetan izandako harrera kontutan hartuz, Indar-ikastaroak eta Igeriketa-ikastaroak antolatuko ditugu berriro ere.
Indar-ikastaroak, argi eta garbi, lasterketatan muskulu-erresistentzia hobeago bat edukitzeko gai izateko gure muskulatura indartzera orientaturik daude. Gure hankak prest ditugu, baina gainerako muskulatura, adibidez abdominal eta lunbarrak, besoei eragitea, oinkada… edozein lasterketaren garapen eta amaiera on baterako oso beharrezkoak dira ere, are eta gehiago iraupen-probaz hitz egiten badugu.
Igeriketa-ikastaroak teknika hobetzera orientaturik daude argi eta garbi. Igeri egiten guztiok, edo ia guztiok, dakigu, baina ez modu eraginkor batean egiten. Ikastaro hau, ordu bateko iraupenekoa ere, astean behineko maiztasunarekin, urtearen hasieran jarriko dugu abian, neguko hilabetetan zehar. Korrikalarion ohikerian hobekien har daitekeen garaia dela pentsatzen dugu.
Adostasun honen berritzearekin, Donostiarrak-ek bere erreferentziazko Mediku-zentroa bezala Hegalak-en aldeko apustu egiten jarraitzen du.