Irailaren 5etik irailaren 15era Italiako Jesolo hirian Atari Zabalean ospaturiko Europako Master Txapelketa ospatu zen. Erkidegoen aldetik Katalunia izan zen korrikalari gehien bidali zituena, 59 kirolariekin, jarraian Madrid zegoen 48 korrikalarirekin eta hirugarren tokian Andaluzia 37rekin. Laugarren tokian azaltzen zaigu Euskal Herria, guztira 21 korrikalarirekin. Guztiak ere italiar herrialdera abiatu ziren euren barruan zuten hoberena emateko prest.
Donostiarrak kluba kantitatean txikia dela esan daitekeen bezala, kalitate aldetik kideetako askok soberan dute. Aipaturiko 21 korrikalari euskaldunetatik 4 Donostiarrak klubekoak ziren. Ez gaude kexatzeko moduan beraz!
Parte-hartze ordena jarraituz, ondorengoa konta dezakegu:
PATXI GUIJARRO: sailkapeneko proba guztiak gainditzea lortu ondoren, 1.500 metrotako finalera iritsi zen; Krosa ere korritu zuen.
MARIAN GARCÍA: Txapelketa hauetako gure izarrean bilakatu zen, pistan ospatutako 10.000 metrotako lasterketan brontzezko domina lortu bait zuen, baita laugarren postua ere Maratoi Erdian.
JOSERRA: 71 urterekin 10 kilometroak 50 minuturen azpitik egin daitekeela erakutsi zigun. 5.000 metrotako lasterketa dotore bat ere egin zuen.
MACU ZUZUARREGUI: Pistan ospaturiko 5.000 metrotako lasterketan ahal zuena egin ondoren, 10.000 metrotako lasterketan laugarren postuan amaitu zuen, bere buruarekin oso gustura amaitu zuelarik.
Zorionak lauoi Donostiarrak familiako kide guztion partez!