Otsailaren 9an, igandea, Donostiako Uliako Gimnastica 10 kilometroko proba atletikoaren 90. edizioa ospatu zen. Gizonezkoetan Carlos Mayo Aragoiko atletak gizonezkoetan faborito guztiak gainditu zituen. Emakumezkoetan, berriz, Elena Loyo nagusitu zen.
Uliako Gimnastika Europako zaharrenetakoa da. Gainera, azken urteetan berrasmatzen joan den proba bat izan da, ibilbide berriekin (lokatz-zirkuitua utzita, Donostiako erdialdetik hiri-ibilbide batean bilakatzeko) eta data aldaketekin (Errege krosa bezala ezagutzen dena, datengatik, hilabete beranduago ospatzera pasa delarik).
Hamar kilometro izan ziren, eta horietan klimatologiak ehunka korrikalariei mesede egin zien, markentzako eguraldi aproposa eginez. Carlos Mayoren eta Toni Abadiaren markak nabarmendu behar dira, lehen eta bigarren sailkatuak hurrenez hurren, bion arteko hamaika segundoko aldearekin, eta emozioa emakumezkoetan, non Elena Loyok Maijda Maayoufek baino hobeto kudeatu zituen bere indarrak eta erreserbak, eta bere azken erasoarekin garaipena lortu zuen.
Gure korrilarien parte-hartzea oso handia izan zen. Eta nola ez, eman zuten maila bikaina izan zen. Gure Luis Peralta handiak atera dizkigun argazkiak ikusi besterik ez dago, eta hari, beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkiogu egindako lan handiagatik.
Zorionak guztioi Donostiarrak familiaren partetik!!!