Joan den igandean, martxoaren 17an, gure klubeko lasterketa ospatu zen, Udaberriko Lasterketa, Donostiarrak klubak eta UPV/EHU-k elkarrekin antolatzen dutena.
Lasterketa honi zegokion kronikan, aipatu genuen anoa-gune guztietan soberan geraturiko elikagai guztiak Gipuzkoako Elikagai-bankura eraman zirela. Guztira 238 kilo fruta eta 160 kilo edari entregatu ziren.
Gaur Elikagai-bankutik bidali dizkiguten esker oneko hitz laburrak helarazi nahi dizkizuegu, baita biltegira iritsi dena laburtzen dituen sarrera-ziurtagiria ere:
“Lagun agurgarriak,
Orain gutxi zuek eginiko elikagaien ekarpenari dagokion sarrera-ziurtagiria eransten dizuegu.
Beste behin, mila esker gaur egun gure lurraldean une zailak igarotzen ari diren pertsona guzti haiekin zuek izandako eskuzabaltasun eta solidaritatearengatik.
Agur bero bat.
Elikagai-bankua”