Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

 

Apirilaren 18 eta 19an klubeko 21 bazkidez osatutako talde bat, euren gaitasunengatik hautatuak, Gijongo hiri politera joan ziren, non beraien botere guztia erakutsi ahal izan zuten.

Espedizioa puntualki irten zen apirilaren 28an goizeko 7etan, beraien lehendakaria buru zelarik eta Luis Peralta argazkilari ofizialaren eta Mikel Hijosa delegatuaren ezin eskertuzko laguntzarekin.

Eguraldiak euria mehatxatzen zuen eta iragarpena bete egin zen. Hala ere, eta Molinon futbol zelai inguruan bazkaldu ondoren,  arratsaldeko 6etan Gijongo maratoi erdiari irteera eman zitzaion.

Klubeko emakumeek eginiko lan bikaina goraipatu beharra dugu, 5 joan bait ziren eta 2 sari ekarri bait zituzten.

Eva Esnaolak bere kategorian irabazi zuen eta Rosyk bigarrengo postuan amaitu zuen. Itziar biolinistak lan bikaina egin zuen, laugarren geratuz, Beatriz ile-apaintzaileak gizonezko korrikalari askoren aurretik aurretik amaitu zuen eta Idoia beti bezala bere maila emanez, geldiezina den diesel makina bat.

Orain gizonezkoen kategorian gertatutakoa azaltzen saiatuko naiz. Egia esateko, nola entrenatzen ari zen ikusirik, bagenekien emaitzak iritsiko zirela.

Espero ez nuena, hauek lasterketa ondoren iritsiko zirela zen, zehazki Llavianu sagardotegian izan genuen afarian eta batipat ondorengo karaokean, non klubeko etorkizuna bermaturik dagoela ikusi ahal izan genuen.

Emaitzetara itzuliaz, Rafa Francoren lan bikaina goraipatu behar dugu, gizonen artean hoberena izan zelarik ordubete eta 32 minututako lanarekin.

Jarraian klubeko taldetxo bat iritsi zen, Gari buru izan genuelarik, Artola, Satxa, Patxi Irizar eta Erdocia harakinaren laguntzarekin. Guztiek elkarrekin korrika egin zuten eta beraien artean haserretu gabe, 21 km.ak egiten ordubete eta 40 minutu eman zituzten. Noraino iristen ari garen!

Beranduago, eta helmugatik 4 km faltan Fisher eta Luismi bezalako goren mailako klubeko bi kide atzean utzi ondoren,  jada klubeko presidente ohia den Koteli iritsi zen, Nerea gure arraindun maiteak saltzen dituen legatzak baino freskoago.

Pixkanaka pixkanaka Xabi taxilaria, Sergio berria, Jose Luis erretxina, Xabier zoro-zaina eta Bixen Jafar iritsi ziren.

Igandean, Donostiara itzuli aurretik, eta bikainki jantzita, espedizioaren zati batek Gijongo lekurik politenak bisitatu zuen eta gainerakoak Erreala B taldea ikustera joan ginen, poz handi bat eskaini zigularik, garaipeneko gola gurekin ospatuz eta guzti.

Kantabriarekin muga egiten zuen jatetxe batetan bazkari atsegin bat eduki ostean, Donostiara iritsi ginen hurrengo lasterketan eta kanturako eskolaren batetan pentsatzen, beharra dugu-eta.

Hurrengorarte!!!