Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Abenduaren 16an Gasteizko maratoi erdi berri bat ospatzen zen, egia esateko, gutxienez bizitzan behin korri behar den maratoi erdi bat, lasterkerta honen antolakuntza hamarrekoa dela egiazta bait dezakegu.

Goizeko 7,45ean Gasteizko bidean jarri ginen bi Javiak (Fuentes eta Elías) eta Mikel Uralde. Ordu eskaseko bidaia, nahikoa hirurok egunean jarri eta egunerokotasuna diren gaien inguruan hitz egiteko. Ordubete beranduago Mendizorroza ingurura iristen ginen, irteera, helmuga, dutxak eta helmugatik 20 metrotara aparkatu ahal izan genuen aparkaleku ikaragarri bat aurkitzen den tokira. Zein ongi! Aldagela zabal eta beroetako armairu bat hartu ostean, kafetxo bat eta lasaitasuna. Handik irteera puntura 3 minututako lasterka lasai baten ostean iritsi ginen eta hantxe kokatu ginen irteeraren zain. Euria mehatxu zen, 8 gradu inguru, haize pixka bat, baina korrika egiteko baldintza ezin hobeak.

Hirurak Mikelek maratoi erdia ordu bat eta erdiko denboratik behera egin dezan adosten dute, hau da, 21 kilometro 4,15eko bataz bestekoan. Irteera oso azkarra da, lehenengo bi kilometroak maldan behera delako… Segituan helburua betetzera eramango gaituen abiadura egokia hartzen dugu… Elías eta Fuentesentzako abiadura erosoa, Mikelentzako erronka… 10 kilometrora 41 minutu eta 30 segundoko denborarekin iristen gara… lasterketa ikustera gerturatu direnen aldetiko animazioa bikaina da, jende ugari etorri bait da… helburua zertxobait gertuago ikusten hasiak gara...

Lasterketaren bigarren erdian abiadura ez da horren erosoa izaten ari eta sufrimendua agertzen hasi da Mikelen aldetik. Bi “Javiek” atzera begiratzen uneoro eta animoak ematen. 15 kilometroa arte helburuaren barruan goaz, baina hortxe kalbarioa hasten da. Mikel giharretako gogortzearekin hasten da eta helmugaraino nahi eta ezin bat da berarentzat.

Bere lagunengatik animo eta laguntza ugari jaso arren, azkenean ordu bat eta 33 minututako denborarekin amaitu zuten.

Dutxa gozo bat kiroldegian eta bi minutu baino gutxiagoan, bazkaltzeko helburuarekin, kotxearen barruan geunden toki berezi batera joateko (izena ez dut aipatzen publizitaterik egin nahi ez dudalako)… Mikelek Javi Elias eta Javi Fuentesi une horretan esan zien bezala… “mutilak, kronikarako jada izenburu bat badudala uste dut: goiz jaikia, ez da egunsentia...”.

 

Mila esker Javi eta Javi (Elías eta Fuentes) 15. kilometrotik aurrera, helmugara bitarte, izan zenuten pazientziarengatik!!!