Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Joan den abuztuaren 21en Donosti Liburu-dendan (Bilbo Plazan) “El periodista fiel” nobelaren aurkezpena ospatu zen. Donostiarrak klubeko gure bazkidea den Fernando Calvo de Juanek idatzia. Argitara ateratzen den bere bigarren nobela da -jada idatzi dituen hamarretatik-, “La órbita de tu mirada”-ren ondoren, Ciudad de Almería 2016 Lehiaketako finalista izan ostean. Liburu berria Círculo Rojok argitaratu du eta ekintza eta suspensez beteriko amodiozko istorio bat kontatzen du.

Ekitaldira Donostiarrakeko zenbait kide ospetsu joan ziren, Juanjo Bueno, M.ª Eugenia Martín, Miguel Delgado, Marian Piñeiro, Joseba Erauskin M.ª Jesús Sáezekin eta Rafa Esparza. Aretoaren edukiera urria zenez -guztiz bete zen-, ez zen gonbidapena hedatzerik izan.

Idazlearen hitzaldia, geroko mahai-ingurua eta argazki-sesioaren ondoren, aleak sinatzeko unea iritsi zen giro lasai eta atsegin batean, non klubeko zenbait kide nabarmenenen kirol-jarduerari buruzko aipamenak (eta kontakizunak) ez ziren falta izan.

Nobela Círculo Rojo Argitaletxearen katalogoan ( www.editorialcirculorojo.com ) irailaren hasieran agertuko da eta laster Fnac zein La Casa del Libron salgai izango dugu.