Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Atzo gure Leopoldo Sánchez, Leo, maitatuak Santanderren egin zuen balentriaren berri ematen genizuen… 100 kilometrotako lasterketa bat egitea ez dago guztion eskura… eta ez da hau egiten duen lehenengo aldia… Oraingo honetan Donostiarrak-ekoen stand-etik jaso zituen animoak inoiz ez bezalakoak izan ziren. Guztiek bat egin zuten Leo animatzeko garaian, guztiak helmuga gurutzatzeko unea zein nolakoa izango zen irudikatu nahian geunden, lehenik eta behin bere familiarengatik babestua (aixxx bere emazteak nola sufritu zuen), eta ondoren klubeko kideengatik babestua… eta unea iritsi zen, nekaturik baina zoriontsu, aldaparen hasieran agertu zen azken zuzenbideari aurre egiteko, jendearen animoekin giroturik, kementsu iritzi zen, txapelduna zela jakinda… bere kategorian 100 kilometrotako Espainiako Txapelduna… izugarria! Santanderrera joaterik izan ez genuenak asko izan ginen, baina bidali ziguten bideoari esker, hitz bakar batean laburtuko nuen: hunkigarria. Zein irudi politak! Bati oilo-ipurdia jartzen zaio… Zorionak Leo!!!

Leok klubeko bazkideei hitz batzuk idatzi dizkigu… zirraraz beteriko hitzak, zuek guztiokin partekatu nahi ditugun hitzak… bizitzan izugarri merezi duten gauza txiki ugari daude… eta bere hitzak irakurtzeak, merezi du benetan:

Oraingo honetan ez dut lasterketari buruzko xehetasunez beteriko kronika bat idatziko, luzeegia izango bait litzateke, baina soilik hiru gauza helarazi nahi dizkizuet:

- Horrelako probatan sufritu “ohi” den bezala sufritu nuen, azken 2-3 itzulietan izan ezik, non abiadurari eustea ezinezko egiten zitzaidan eta domina zein txapeldunaren titulu ofiziala lortzeko beharrezko gutxieneko marka arriskuan ikusten bait nituen. Azkenean lortu nuen, baina bereziki, azken 5 kilometroak, benetako gurutze-bidea izan zen.

- Arrazoi ezberdinengatik hau oso lasterketa zirraragarria zen, oso ongi irten zitzaidan eta oso pozik nago, 70 urte ditut, baina haur baten antzera gozatu eta hunkitzen naiz.

- Han zeundeten guztioi eskerrak eman behar dizkizuet, maitasunezko adierazpenengatik, txalo zaparrada ugari eta beroengatik… eta helmugara iristean eman zenidaten harrerarengatik.

Nire atsotitzetariko bat hau da:

"Ezer ez da behar bezain ona, partekatzerik ezin bada"

Oraingo honetan munduko pertsonarik zoriontsuena sentitu naiz, garaipen hau hara gerturatu zineten guztiokin partekatu ahal izan nuelako, baita nire familiarekin ere.

ESKERRIK ASKO bihotzez GUZTIOI!!!

Zuek bai zaretela Txapeldunak

Zorionak Leo Donostiarrak familiako kide guztion partez!