Joan den igandean, otsailaren 10ean, Tanitek distantzia handiagotzea erabaki zuen eta lehenengo aldiz Zestoan ospatzen zen Kobaz-koba lasterketan parte hartu zuen, 26 kilometrotako lasterketa bat eta 1.850 metrotako aldapekin. Inguruko kobaren bat zeharkatzen duen lasterketa oso polita eta antolakuntza bikain batekin, hamarrekoa. Helmugara 233 korrikalari iritsi ziren eta Tanitek, emakumezkoen kategorian, hirugarrengo postua lortu zuen. Gauzak hala, bere hirugarren podiuma izan da hirugarren astez jarraian...
Denboraldi hasierarekin oso gustura dagoela komentatu zigun, baina orain, denbora batez, dortsalik gabe korrika egiten jarraituko duela, ez du-eta hausterik nahi, lasterketa batek kirioak dantzak jartzen bait dizkio eta batek bere burua asko estutzen bait du. Orain mendiaz eta konpainiaz gozatzea tokatzen zaiola kontatzen zigun.
Zorionak Tanit Donostiarrak klubeko kide guztion partez!