Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Iaz errekuperatu zuten Astigarragako Inuxente Krosa eta aurten ere edizio berri bat ospatu da. Zehazki joan den igandean izan zen, abenduaren 23an.

Guztira 38 korrikalarik parte hartu zuten helduen txapelketan. Donostiarrak klubeko kamiseta ere Astigarragatik barrena korrika ikusi genuen, eta ez nola hala gainera, emakumezko zein gizonezkoen sailkapenean podiumera igo bait ziren. Gizonezkoen artean, garaipena Julen Santosentzat izan zen arren, klubeko Sergio Garzok hirugarren egin zuen, azken metrotan sprint azkar baten ondoren, aurretik zuenari aurreratu ondoren. Emakumezkoetan garaipena Eva Esnaolarentzat izan zen, aurtengo denboraldiari amaiera bikain bat emanez.

Aipatu ere lasterketa nagusienaren aurretik gaztetxoen txanda izan zela eta 40 parte hartzaile izan zirela.

Laburtuz, Sergiok eta Evak urtea amaitzeko modu ezin hobeagoa bilatu zutela Astigarragan.

Zorionak bikote Donostiarrak klubeko kide guztion partez!