Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Eva en el podium

Gure kide den Eva Esnaolak Bartzelonako 24 orduetan parte hartu du emaitza zoragarri bat lortuaz.

12 orduetako errekorra autsi du 118,349 kilometrorekin eta 24 orduko lasterketa irabazi du 210,860 kilometrorekin.

 

Lasterketa Can Dragó-ko pistan jokatu zen eta nazioarteko partehartze oso garrantzitsua izan zuen, IAUaren (International Association of Ultrarunners) egutegiko ekitaldi garrantzitsuenetako bat bait da. Evak, Annika Nilrud (204,88km) Suediarra eta Heli Lettinen (203,209km) Finlandiarra izan zituen lagun podiumean. Korrikalari Hernaniarraren marka ia 100 partehartzaileetatik 10 gizonezkok bakarrik gainditzea lortu zuten. Gizonezkoen artean Oliver Leu Alemaniarra gailendu zen 245,314 kilometrorekin.

Eva lasterketa amaitzeko 5 ordu falta zirela jarri zen buruan eta ordundik bigarren sailkatuarekiko aldea gehitu besterik ez zuen egin, gaur egunean berak duen Espainiako errekorretik oso gertu geratuaz. Egungo errekorra 2010ean lortu zuen 214kilometro eta 666 metrorekin.

ZORIONAK.