Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Greziatik bueltan garela, astebukaera honetan jaso ditugun indarrez beteriko mezu guztiak eskertu nahi dizkizuegu; Spartathlon-eko momentu gogor eta zailetan hainbeste lagundu digutenak.

Eman diguzuen goxotasun guztia, lasterketa hasi aurretik jasotako lehen mezutik, atzo Hernanin egin zeniguten ongietorri zoragarriraino; lasterketa amaitu ondoren jaso ditugun zorion mezu guztiak, etengabe iristen aritu zaizkigunak proba amaitu eta momentu beretik; guzti honek hirugarren postua lortzea baino gehiago hunkitu gaitu. Eta honengatik zuek guztiori eskaini nahi dizuegu lortu duguna.

Eskerrikasko.

Eva eta Idoia Esnaola.