Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Igandean, irailaren 16an, Plazaolako Natur Bideen Maratoia ospatu zen, Nafarroa eta Gipuzkoa artean igarotzen dena. Zuzen doan maratoia hau, Nafarroako Lekunberri herrian hasi eta Gipuzkoako Andoain herrian amaitzen dena. Gaur egun guztiz berreskuratua eta egokitua dagoen Natur Bide zoragarri honek, garai batean Donostia eta Iruñea lotzen zituen Plazaola trenak egiten zuen bidea jarraitzen du.

Euskal Herri atlantikoko betiko landa arkitekturan ohi diren baserri sakabanatuetaz eta larre berdez, haritz eta pagadi hostotsu basoez osaturiko mosaiko eder batean murgiltzen zaituen ibilbide zoragarria da.

Klubeko hiru pertsonek parte hartu zuten maratoian (honekin batera 26 kilometrotako beste lasterketa bat ospatzen delako): Eva Esnaola, Idoia Esnaola eta Aitor Vidal.

Eva Esnaolak garaipen berri bat lortu zuen emakumezkoen sailkapen orokorrean, 3 ordu 15 minutu eta 8 segundotako denborarekin. Idoiak, bere ahizpak, 17. postuan amaitu zuen, 5 ordu 4 minutu eta 37 segundotako denborarekin (bere hitzen arabera, “aurreikusitako denborarekiko 12 minutu azpitik”). Bestalde, gizonezkoen artean Aitor Vidalek 71. postuan amaitu zuen, 4 ordu 11 minutu eta 39 segundotako denborarekin.

 

Zorionak guztioi Donostiarrak klub osoaren partez!!!