Abuztuaren 18an, igandean, Bascones de Ojeda maratoi erdiaren 46. edizioa ospatu zen. Donostiarrak klubeko bi korrikalari izan genituen irteera puntuan: Eva Esnaola, hirugarren postuan amaitu zuen ordu bat eta 37 minututako denborarekin, eta Iñaki Peñagarikano, bere kategorian bigarren egin zuelarik, 2 ordu eta 6 minututako denborarekin. Guztira 111 korrilalari izan ziren lasterketa hau amaitzea lortu zutenak.
Baina badirudi hau ez zela nahikoa izan Evarentzat eta 24 ordu beranduago, bere ahizpa Idoiarekin batera, Rio Boedoko maratoiaren 17. edizioan parte hartu zuen. Eva emakumezkoen kategorian garaile suertatu zen 3 ordu eta 29 minututako denborarekin. Idoiak ere proba amaitzea lortu zuen 5 ordu eta 10 minututako denborarekin. Oraingo honetan 58 korrikalari izan ziren helmuga gurutzatzea lortu zutenak, hauetariko 6 emakumezkoak.
Aurten Trafikok lasterketa errepidetik joatea galarazi zuenenez, ibilbidea aldatzera behartu zituzten eta ibilbiderik gehientsuena pistatik egin behar izan zuten (honek suposatzen duenarekin, jada gogorra den lasterketa baterako, hautsa gehitu behar izan zitzaion). Zorionez beroa jasangarria izan zen, are eta gehiago, igande goizean lehenengo orduan hotz egiten zuten.
Zorionak Eva, Idoia eta Iñaki Donostiarrak klub osoaren partez!!!