Joan den igandean, urriaren 21en, Ciudad Real-en, XXXVI. Espainiako Master txapelketa ospatu zen. Evak urrezko domina lortu zuen bere kategorian, F55, 3h 16m 54 segundotako denborarekin. Idoiak ere bertan parte hartu zuen lasterketa 4h 54m 51 segundotako denborarekin.
Egunak 14 gradurekin argitu arren, ondoren 30 gradutara iritsi zen. Ibilbideak igoera eta jaitsierak zituen eta galtzada nahiko egoera txarrean zegoen.
Helmugara guztira 249 maratoi korrikalari iritsi ziren guztira (gizonezko zein emakumezkoak zenbatuz gero). Aipatu 10 kilometrotako lasterketa bat eta maratoi erdiko beste bat ere zegoela.
Federazioko web orritik atera dugun artikulua bidaltzen dizuegu:
“Denboraldiko Espainiako azken txapelketan izen emandako 85 korrikalarietatik, maratoian, (72 gizonezko eta 13 emakumezko) azkenean 69 izan ziren parte hartu zutenak (58 + 11). Hoberena Eva Esnaola izan zen, W55 kategorian, ibilbidea 3h 16m 54 segundotako denboran burutu zuelarik. Gizonezkoetan hoberenak José Luis Bernabé, M55, eta José Antonio Castilla, M45, izan ziren, beraien 2h 53m 25s eta 2h 34m 06 segundoei esker lortutako %86,62arekin. Santiago Fuertesek M65 kategorian txapelketako errekorra gainditu zuen, 3h 09m 46 segundotako denborarekin. Klubik hoberena Atletismo Albacete-koa izan zen 8h 54m 29 segundorekin. Puntuetan Erkidegorik hoberena Andaluzia izan zen eta punturik gehien lortu zituen kluba Atletismo Maracena izan zen”.
Portzentaiengatik Eva Txapelduna!!!