Joan den maiatzaren 4an ezkondu zen, azkenean!!!, gure korrikalarietariko bat: Tanit Perez de Lezeta.
Zeremonia zibila Orioko Udaletxean ospatu zen, Batzar-aretoan.
Tanitek, bere lasterketatan bezala, guztiak ahoz bete hortz utzi gintuen, ezkontzaren erdian egun horretan eta toki horretan Mikelekin, egun bere senarra dena, zergatik zegoen azalduz arrazoi guztiak adierazi zituenean. Benetan, kleenexak ateratzeko.
Bestalde, eta lasterketetarako bere zaletasuna jakinda, ezkongaien lagun batek 1 zenbakidun dortsal batean, Wedding Trail Challenge izenekoa, irudikaturiko hitz batzuk eskaini zizkien. Running and Love is in the air!
Orain atsedenerako egun batzuk dituzte, merezitakoak. Nahiz eta zapatilak maletan doazela ongi dakigun.
Donostiarrak-etik besarkada handi bana luzatu nahi dizuegu, oso zoriontsuak izan zaiteztela eta bizitzako etapa berri honetaz goza dezazuela!!!