Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Abenduaren 30ean, igandea, Donostiarrak klubak entrenamendu solidario tradizionala ospatu zuen, kiloaren entrenamendua ere deitua dena. Entrenamendua arrakasta handi batean bilakatu zen, klubeko bazkideen, zein hauen seme-alaben, iloben, biloben, lagunen… eta hainbat kideren parte hartzearengatik.

Urtero egin ohi den bezala, aurten ere parte hartzaile bakoitzak galkorra ez den kilo bat janari ekarri zuen. Ekarpen guzti hauei esker kaxa ugari bete ziren, egun batzuk geroago Elikagai-bankura eramanak izan zirenak.

Gaur Elikagai-bankutik bidali dizkiguten esker oneko hitz laburrak helarazi nahi dizkizuegu, baita zuek eginiko ekarpen guztiak biltegira iritsi izana laburtzen dituen sarrera-ziurtagiria ere.

 

“Lagun agurgarriak:

Orain gutxi zuek eginiko elikagaien ekarpenari dagokion sarrera-ziurtagiria eransten dizuegu.

Beste behin, mila esker zuen eskuzabaltasun eta solidaritatearengatik.

Agur bero bat.

Elikagai-bankua”

 

Esker mila janaria ekarriz ekimen honetan lagundu zenuten guztioi.