Azaroaren 10ean, igandea, Behobia-Donostia 2019ko edizio berri bat ospatu zen, 55.go edizioa zehazki, non beste behin Donostiarrak klubeko korrikalari ugarik parte-hartu zuten.
Bere 100 urtetako historian parte-hartzaile gehien izan zuen bigarren edizioa izan zen. LASTERKETAKO DATUei dagokienean, aipatzekoa da izen emandako 33.341 korrikalarietatik 27.084 korrikalari izan zirela irteera-gunera agertu zirenak, nahiz eta eguraldia zen bezalakoa izan, %18,77ko baja suposatuz. Helmugara 25.479 parte-hartzaile iritsi ziren, lasterketa 265 pertsonek utzi zutelarik. Helmugara iritsitako guztien artean 1.422 deskalifikatuak izan ziren. Emakumeen parte-hartzeak gora jarraitzen du, antolatzaileek 2025 urterako zehaztutako 50/50 helburuaren aurrean jada ibilbide erdia egina dutelarik. Guztira %25,35 ziren emakumezkoak, hau da, 6.865 parte-hartzaile.
Urte honetako lasterketa 100.go urteurreneko Behobia-Donostia bezala gogoratua izango da, baita hauteskunde orokorrena (hauteskunde-eskoletara iristea ahalbidetzeko `by pass´ek bikain funtzionatu zuten) eta denboralearena bezala ere. Gerokotasunera igarotzeko denetarik eduki zuen, jada ospaturiko 55 edizioetatik oso gutxitan izango bait ziren horren baldintza klimatologiko txarrak.
Faboritoa zen Iraitz Arrospide gipuzkoarrak 1:01:04 denborarekin bigarren postuan amaitu zuen, helmugara Chakib Lachgar-en ondoren (1:01:00) iritsi eta gero. Hirugarren postua Iván Fernández-entzat izan zen (1:01:13).
Emakumezkoen artean faboritoa Aroa Merino kanariarra zen arren, zazpigarren postuan amaitu zuen eta podiora Gema Barrachina (1:06:38), Diana Martín (1:06:52) eta Gisela Carrión (1:07:01) igo ziren.
Aurten hiru izan dira Donostiarrak-eko korrikalariz eta hauen zenbait kidez beteriko autobusak. Ezin dugu ahaztu aurtengo edizioa, klubeko kideen artean, beste arrazoi handi batengatik ere oroitua izango dela: Miguel Domínguez-ek, bere 80 urteekin, 35.go Behobia burutu bait zuen bere Ainhoa alabaren eta Aroa errainaren alboan, azken bi hauek debutariak. Gainerakoen artean ia 100 korrikalari izan ziren 20 kilometroak amaitzea lortu zutenak. Beste behin, erbi-lanetan irten ziren klubeko korrikalarien kopurua oso garrantzitsua izan zen. Zuetariko bakoitzak lasterketarako zituen helburuak errealitate bilakatu edo ez arren, eta helmugara iristea gehiago edo gutxiago kosta arren, ez dugu zuek guztiok zoriondu besterik, beste behin gure kluba irudikatzen duen kamiseta dotore honekin korrika egiteagatik.
Klubeko kideen sailkapenak eransten dizkizuegu, abizenen arabera sailkatuak. Ziurrenik bat edo beste ez da azalduko eta aurrez barkamena eskatzen dizuegu. Erreklamazioak onartzen dira, baldin eta denboraren batek ihes egin badigu.
Zorionak guztioi!!!