Covid-a dela eta iazko edizioa bertan behera geratu ondoren, urte honetako azaroaren 7an zuten hitzordua: New Yorkeko maratoia. Dena prest zeukatenean eta lorik egiten ez duen hirira joateko ilusioa zeukatenean, jaso nahi etzuten berria ritsi zen Etxe Zuriak ateratzen zuen albistearekin: Estatu Batuek azaroaren 8an kenduko dizkiete bidaia-murrizketak txertatutako atzerritarrei. Egun bakar batez, aurten ere ezingo litzateke izan, José de la Cruz, Alicia Vetas, Javier Elias eta Mikel Uraldek urtebete gehiago itxaron beharko zuten.
Eta orain zer? Hainbeste entrenatu, ezertarako? Donostiako maratoia? Edo "guztia pikutara" eta aurten ezer? Jose arduratu zen, badaezpada, munduan zehar egun hurbiletan zer maratoi zeuden begiratzeaz. Whatsapp bat idatzi zion taldeari esanez: "Azaroak 14, Atenas, ez dago potrorik". Izan ere, esan eta egin, 10 egun falta zirenean elkartu ziren, eta ordenagailuaren aurrean, bi aldiz pentsatu gabe, izen-ematea egin zuten eta bidaiarekin lotutako guztia itxi zuten (hotelak, hegaldiak...).
Azaroaren 12an iritsi ziren Atenasera, benetako maratoia, bertatik bertara ezagutzeko gogoz. Fidipidesek zerikusi handia izan zuen honetan guztian, Antzinako Greziako heroi bat. Historiako irudi nagusia da, kirol-ekitaldi moderno bat inspiratu zuena: maratoia. Korrikalarien Azokan dortsala jaso ondoren, igandeko hitzorduan pentsatzen hastea besterik ez zegoen.
Azaroaren 13an, larunbata, turismo eguna izan zen: Plaka auzoa, Atenasko akropolira bisita, Panathinaikon Estadioa (ziur aski mundu mailako maratoi guztien helmugetatik politenetako bat), eta nola ez, plater bikainak dastatzeko eguna, hala nola gyroak, musaka, tzazikia… eta 22,00etan ohera, hurrengo egunean goizean goiz jaiki behar bait zuten.
Maratoiaren egunean, azaroaren 14an, hitzordua 5,15etan zen jantokian gosaltzeko, Maraton hirira eramango gintuen autobusa 06,00etan irteten baitzen Sintagma plazatik (Atenas erdialdea). Baina eguneko gertakari handienetako bat goizean goizetik hasi zen, Javi eta Mikel gosaltzera agertzen ez zirenean eta Alicia haiek esnatzera igo behar izan zuenean (lo hartu bait zuten). Egia da, baita ere, Alicia bere bi kideak esnatzera igo zela hauen gelan bait zegoen gosaltzeko behar zuen oloa, bestela oraindik lo egongo zirela uste dut. Zer gertatu zen atea jo eta autobusa hartu artean? Pentsa dezakezue, barreak, tonto aurpegiak, eta bizitza osoan gogoratuko duten pasadizoa.
Baina 6,00etan han zeuden... antolakuntza edozein majorren tamainakoa zen. Milaka korrikalari eta dozenaka autobus. Sinestezina, baina egia, lasterketaren aurrekoak antolaketa bikaina izan zuen. Ordubete geroago iritsi ziren Maratonera. Irteera 9,00etan zen. Tenperaturak agintzen zuen, 13,5 gradu eta %79ko hezetasuna (aurreko egunetan 22 gradura iritsi zen tenperatura), zeru lainotua; baldintza bikainak lasterketa gogor bat egiteko, seguruenik gogorrenetarikoa bere desnibel positiboagatik.
10.000 korrikalari baino gehiago prest ziren lasterketari hasiera emateko. Azken orduko urduritasuna, argazki asko oroimenerako eta irteerara... Helburua argia zen klubeko lau kideen artean: helmuga elkarrekin zeharkatzea. Pistolakada eta korrika!!! Lehen 10 kilometroak oso lauak izan ziren (ia ez zen desnibelik egon). Batez besteko erritmoa 4,50 min/km. 10. eta 20. kilometroen artean aldapak hasi ziren, joera goranzkoa zen, jaitsieraren batekin (toboganen eremua). Jendearen animazioa bikaina zen. Agian gure klubeko kamisetak Greziako banderaren antza duelako, baina jendeak beste korrikalariei baino gehiago animatzen gintuela sumatzen genuen. Aliciak ere zerikusi handia izan zuen honetan, korrika baino gehiago hegan zioala zirudielako (zein erraz zihoan, eta hori duela gutxi Berlingo maratoia korritu zuela, Joserekin batera). Zer esan Joseri buruz, mahuka luzeko bi kamiseta jantzi baitzituen (ez hozteko, txistua eta danbolina zeramatzan), eta Javiri buruz, eguneko erreportaria, mugikorra eskuan, lasterketako argazkiak eta bideoak ateratzen. Mikelek eutsi egiten zion, aurpegi onarekin, igoerekin gozatuz (hori baita hobekien doakiona).
20. kilometrotik 32. kilometroraino, gutxi gorabehera, zatirik gogorrena eta proba honi ospea ematen diona iritsi ziren. Ia etengabe ibilbideak gora egiten zuen, eta horrek zail egiten zuen erritmo eroso bat mantentzea. 22. kilometroan Filipidesen estatua aurrean argazki batzuk atera eta maldan gora jarraitu zuten. Erritmoa ona zen oraindik, 5 min/km. Jendeak animatzen eta txalotzen jarraitzen zuen. 2,5 km-tik behin anoa guneak bikainki kokaturik. Azken kilometroak, maldan gora, luze samarrak egin ziren, baina 32ra iritsi eta gauza onak hastear ziren, 10 kilometro maldan behera helmugaraino. Han iritsi zen eguneko bigarren gertakari bitxia: Javiri erlojuaren bateria amaitu zitzaion, eta maila honetako maratoi batean bateria amaitzen zaion klubeko lehen korrilakaria izatera pasatzen zen. Baina ez zen izan bateria amaitu zitzaion bakarra, batek dena eginda dagoela pentsatzen duenean... Mikelek lehen neke zantzuak nabarmenzen ditu eta ez du aurpegi onik, baina taldekideek animatu besterik ez dute egiten (hori bai dela talde bat). Azken 3 kilometroak 5,40 min/km-ra pasatzen dira, baina jada helmugan ikusten dira. Atenas erdialdean daude, milaka eta milaka pertsona animatzen, amaiera ahaztezin baten atarian, Panathinaikon Estadiora iristen dira. Lauron artean hainbat major genituen bizkarrean, baina denok bat egin genuen agian hori izango zela gurutzatu genuen helmugarik politena adierazterakoan. Azken metroetan lau korrikalariek eskutik helduta egin zituzten, eskuak gora, inoiz ahaztuko ez duten helmuga. 3 ordu eta 35 minutu. Denbora gutxienekoa zen, helburua beteta. Korrikalari batek oso gutxitan izango du loria sentsazio hori helmuga berezi hori zeharkatzean. Besarkada asko, poza, malkoren bat, negarren bat, baina zorion deskribaezina.
Ez da major bat, ez da egutegiko 6 handietako bat, baina hitz hauekin Donostiarrak-eko kideak animatzen ditugu noizbait Atenasera joan daitezen eta benetako maratoia egin ahal izan dezaten, haiek dioten bezala, benetako maratoia. Desberdina da, berezia. Oraingo honetan, inoiz baino gehiago, laurak benetako taldea izan ziren, gehien behar zuenari lagunduz eta inoiz ahaztuko ez duten une horretaz gozatzeko helmugaraino eramanez.
Gainerako egunak nola igaro ziren kontatuko genuke, baina ez da une, ezta lekurik egokiaena ere. Turismo asko (Santorinirako hegaldiaren gindarekin), gozamen handia, barre asko, talde handi bat, gora Donostiarrak.
Lauretako bat ere ez da New Yorkeko maratoia ezaren atsekabeaz gogoratzen, eta orain, gainera, New York 2022rekin amets egiten jarrai dezakete; izan ere, eguraldi txarrari aurpegi ona.
Zorionak laukote!!!