Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Aurtengo Udaberriko Lasterketak bere 0 dortsala Wanawake GKEra bideratuko du.
Wanawake (swahiliz emakumeak ) garapen bidean dauden herrialdeetan lan egiten duen elkartea da, bereziki Afrikako kontinentean, eta emakumearen rola sustatzen du aldaketa sozialaren motor gisa. Berdintasunaren alde eta genero indarkeria mota guztien aurka borrokatzen diren emakumeak. Zehazki, gure ekarpena MAUA proiekturako izango da. Maua Kenyan eskuz egindako loreak dira. Emakumeen Mutilazio Genitalari eta Nahitaezko Ezkontzei ezetz esan dieten emakumeek egindako loreak. Lore horiek gure herrialdera iristen dira, eta esplotaziorako salerosketatik bizirik atera diren emakumeek lan egiten dituzte, produktu ugari bihurtzeko.
 
Gainera, kirola funtsezko tresna da Wanawake Mujer lanean, eta sentsibilizazio bide gisa erabiltzen du. Gure Udaberriko Lasterketa erabat identifikatuta sentitzen da  Wanawake mugiarazten duen balioen baturarekin: kirola, elkartasuna eta berdintasuna.
 
Informazio gehiago hemen:
MAUA