Euskal Gobernutik doppinari buruzko jardunaldiaren deialdia iritsi zaigu. Maiatzaren 28an, 18:00etatik 20:00etara izango da, Donostiako Kiroletxean. Sarrera dohainik izango da, baina izen eman beharra da, aforoa limitatua bait da.
Doppinaren aurrean ze zigor mota existitzen da? Lasterketa herrikoi batetan krontola egin diezadakete? Eta nahigabean positibo eman ezkero, zigortu nazakete? Nola ziurtatu dezaket produktu bitaminiko batek ez duela doppin sustantziarik? Botikaren bat hartu badut gaixo egoteagatik, lehiatu dezaket? Entrenatzaile bezala, ardura legalarik badut, nire kirolarien positiboen aurrean? Ze ondorio ditu osasun mailan doppin sustantzien hartzeak?
Galdera ugari dira bai kirolariek eta baita teknikoek ere egiten dituztenak doppinaren inguruan.
Duda guzti hauei erantzun bat ematea da jardunaldi hauen intentzioa, eta kirol agenteei dopinaren prebentzioaz kontzientziatzea.