Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Triku Kirol Elkarteak bi triatloi antolatuko ditu Ekainaren 14an:

Bata DONOSTRIKU-Donostiako Sprint Triatloia (09:00etan), TRIKU Kirol Elkarteak antolatuko duen lehen aldia, proba politt honetan lehiatu eta aldi berean gozatu nahi duten horientzat. Eta bestea Familiarra (12:30etan), hau jada 5. edizioa delarik, familiako txikienentzat, triatloia ezagutzeko aukera izan dezaten. Irteera eta helmuga Ondarreta hondartzan izango dute bi probek, Chillida pasealekuan.

 

Hauetako probaren batean parte hartu nahi duenarentzat, hemen dituzue lasterketaren web guneak, bertan informazio guztia aurkituko duzuelarik:

DONOSTRIKU-Donostiako Sprint Triatloia

Triatloi familiarra

 

Izena emateko Euskadiko Triatloi Federazioko orrialdetik egin behar da:

 

DONOSTRIKU-Donostiako Sprint Triatloia

Triatloi familiarra

 

Egun ahaztezin batez disfrutatzeko aukera duzue hemen!!

ANIMA ZAITEZ!

Cartel 2015