Jesus Eguimendia eta Xabier Gurrea Martxoak 1erako, larunbata, antolatzen ari diren irteerari buruz jakinarazi nahi dizuegu.
IBILBIDEA
Donostiatik Andoaineraino korrika joatea da, Santiago Bidetik (17 km), eta hemendik Areso-ra, Leitzarango bailaratik pasata (beste 27 km).
Andoainen geldialdi tekniko bat egongo da (salda eta potea), eta azken hiru kilometroak errepidetik izango dira, Areso-ra iritsi arte.
Iristerakoan "Bacterio Irakaslea"ren etxean dutxatu eta herriko elkartean bazkaria.
44 km dira guztira, 503 metroko desnibelarekin.
AUKERAK
Modalitate ezberdinak daude:
A) Korrikalarientzat, 44 km.: Donostiatik goizeko 7etan aterako da, Norte-ko tren Estaziotik (Renfe, hirugarren zubiaren ondoan).
B) Ibiltarientzat, 27 km.: Goizeko 6:15etan geratuko gera, Donostiako estazio berberean, 6:35etan abiatuko gara trenez Andoain alderuntz, eta bertatik oinez Areso-ra.
C) Korrikalarientzat, 27 km.: Jende interesatua balego, hirugarren modalitate hau izango genuke, Andoain-Areso ibilbidea korrika egiteko. Andoainetik goizeko 8:45etan aterako litzateke A taldearekin batera. Bertaraino kotxez edo eta trenez joango litzateke, bakoitzak nahi duen moduan.
IZEN EMATEAK
Ez dago mugarik.
Parte hartzera doanak abixa diezaiola Jesus Eguimendia-ri hilabete amaiera baino lehen, honek bai kotxeak baita arkumea ere organiza ditzan.
Ez ahaztu zein modalitate aukeratu dezuten esatea: A, B, edo C
Bere kontaktuak hauek dira: jeguimendi@hotmail.com, edo telefono zenbakia 699.439.396
Bezperan kotxe bat utziko degu Areso-n, aldatzeko arropekin. Eta arropa eramateko, bai poltsa edo baita motxiletan ere, Jesus-ekin geratu beharko duzue. Tokirik hoberena Fermin Calbeton kaleko "Semillas" dendan izango litzateke.
Loturak: