Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Atzo larunbata, urtarrilaren 5ean, Donostiako belodromoan 2018/2019 denboraldiko pista estaliko Euskadi Master txapelketa ospatu zen.

Donostiarrak klubeko 4 kideek proba ezberdinetan parte hartu zuten (Maku, Joserra Basterra, Patxi Guijarro eta Borja Vélez) eta guztiek dominen bat irabazi zuten, 2019 urtearen hasieran guztiek duten maila hobeezinaren adierazgarri.

Amaierako emaitzak hauexek izan ziren:

Maku 400 metrotan eta W 65 kategorian... urrea 1:31.15 denborarekin

Maku 800 metrotan eta W 65 kategorian... urrea 3:23.55 denborarekin

Joserra Basterra 400 metrotan eta M 70 kategorian... urrea 1:23.25 denborarekin

Joserra Basterra 800 metrotan eta M 70 kategorian... urrea 3:11.59 denborarekin

Patxi Guijarro 1.500 metrotan eta M 65 kategorian... urrea 5:31.59 denborarekin

Borja Vélez 800 metrotan eta M 45 kategorian... urrea 2:24:28 denborarekin

 

Zorionak lauoi Donostiarrak klub osoaren partez!!!