Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Sevillako Zurich Maratoiak otsailaren 17an bere ediziorik azkarrena itxi zuen, gizonezko zein emakumezkoen kategorietan errekor berriekin, helmuga Las Delicias-eko Pasealekuan zuen zirkuituaren estreinaldian.

Tsedat Abegue eta Guteni Shonek sevillar proban errekor berriak lortu zituzten, estatuko markarik hoberenen artean kokatzen direlarik, zenbait errekor nazionalekin batera. Gainera 13.000 korrikalarik parte hartu zuten.

Europako ibilbiderik azkarrenetariko batez goza daitekeen maratoi bat da honakoa, ia maldarik gabekoa, eta urteko garai honetan Sevillan aurki dezakegun klimatologia bikainari loturik, Sevillako Maratoia zure markarik hoberena gainditzen saiatzeko ezinbesteko lasterketan bilakatzen da. Baina honetaz gain, zirkuitu berri bat diseinatu dute, Sevilla hiriko tokirik esanguratsuenetatik igaroz, Giralda, Espainiako Plaza edo Maestranza bezala. 42,195 metroak ikusmenerako benetako plazer batean bilakatzen dira.

Klubeko kide ezberdinak izan ziren Sevillara joan zirenak, norbera bere helburu pertsonalarekin, baina guztiak ere ilusioz beterik. Klimari dagokionean egun hobeezina irten zen, freskoa, haizerik gabea, euri zantzurik gabea… Antolakuntzak ibilbidean ere zenbait moldaketa egin zituen, hau ia maldarik gabeko batean bilakatzeko helburuarekin… eta guzti horri, sasoi fisiko bikain bat, entrenamenduetako ordu ugari, sufrimendu ugari batuz gero, ezin dugu Iñaki Gerikaren izena aipatu gabe amaitu. Saiakeraren batean huts egin ostean, azkenean bere ordaina jaso zuen eta, bere marka pertsonalik hoberena lortzeaz gain, Donostiarrak klubeko kide batek maratoi batean eginiko markarik hoberena gainditzea lortu zuen: 2 ordu 33 minutu eta 59 segundo. Ziurrenik klubeko estatistikarik nabarmenenetan luzaroan iraungo duen marka bat.

Klubeko bazkideen emaitzak ondorengo hauek izan ziren:

Iñaki Gerika Juan Postua 76 Denbora erreala 02:33:59

Iñaki Lasa Agirre Postua 1104 Denbora erreala 03:06:35

JuanCar Arregui Sarasa Postua 1573 Denbora erreala 03:14:11

Iciar Múgica Olano Postua 2713 Denbora erreala 03:27:14

Rafael Franco Múgica Postua 4084 Denbora erreala 03:42:37

Miguel Angel Goya del Amo Postua 6566 Denbora erreala 04:06:54

Juan José Gibaja Martins Postua 9053 Denbora erreala 05:38:39

Zorionak guztioi Donostiarrak klubeko kide guztion partez!