Larunbat arratsaldean Jesus Egimendia handiarekin Hegalaken hitz egiten aritu ginen, TRIKUk antolatzen duen Hiru Mendiak lasterketarako dortsala jasotzen genuen bitartean. Hurrengo egunerako eguraldiarengatik iragarrita zegoen alerta zela-eta, Urgull itxita izango zela komentatu genuen, gauzak hala bigarren tontorra ez zen igoko. Eguraldi oso makurra espero genuen iganderako, haizea eta euri ugari. Baina, goizeko 8etan bota zuen kazkabarra handi baten ostean, Udaletxe ingurura gerturatu ginen eta zeruan urdin guneak antzematen genituen eta haizerik batere. Izugarria!
Zein arropa janzterako garaian zalantza ugari, uneren batean busti egingo ginela uste bait genuen. Baina azkenean, arropa gutxirekin irten ginen… lasterketari ekin eta berotasuna mantentzeko nahikoa, eta euria berandu has zedin desiratzen.
Irteera Hegalaketik eman zen, Kontxa hondartzan Ondarretako norabidean, mareak ekarritako enborren baten gainetik salto eginez; hondartza hutsik guretzako. Marea baxua, bare eta hondarra eta uraren arteko muga horretan abiadura hartzen. Kontxa “pisutsu” dago, baina Pico del Loro-ra iristen gara, bertan poliki pasa behar dugu, lurrean amaitu nahi ez badugu, ingurunea goroldioz beterik bait dago. Jada Ondarretan, hondarra gogorragoa, edo ur gutxiagorekin, Tenis-eko arrapalarantz goaz, non Poliki-ko kideek, iganderoko geldialdiaz aprobetxatuz, nekatu gabe animatzen gaituzten. Hortik itsasargirantz errepidean barrena; une honetan korrikalari bakoitza bere tokia bilatzen hasia da, gutxienez goi-mugan bira eman eta beherako norabidea hartu artean. Berriro ere Ondarretara, Pico del Loro eta Kontxa… ploch, ploch, ploch… nautikoko eskaileratan irteteko, Alde Zaharreko norabidean, Gaztelubiderako igoeratik. Alde Zaharra oso lasai dago… boluntarioekin eta despistatu goiztiarren batekin. Bretxa ondotik Boulevard-erako irteeran jende gehiago pilatzen da, hauen artean, eta berriro ere, Jesus Egimendia handia, ia leku guztietan bait dago. Kursaalerako bidean, Zurriola hondartzako lehenengo arrapalatik jaisten gara. Oraingo honetan, hondarra lehorra dago, abiadura mantsotuz… zona bustira iritsi artean behintzat… Segituan iristen gara Sagueseko zonara eramaten gaituen arrapalara, non Uliarako igoerarekin hasten garen. Ingurua buztinez beterik dago… noski… baina hala ere, hareharriz beteriko zona denez, trakzioa ona da. Punturik gorenera iristen gara, Merenderora, eta hortik horrenbeste desiratako jaitsierari ekiten diogu, azkarra, eta labainkorra. Azkeneko zatian gora doazen korrikalariekin gurutzatzen gara… eroritako zuhaitzen bat, baina jada helmugara iristen ari garen sentsazioarekin. Euriaren arrastorik ez. Tentu handiz berriro ere Saguesera eramango gaituen porlanezko malda jaisten dugu, eta hortik, berriro ere, Zurriolara… Jada Boulevard-era iristen ingurua askoz ere animatuagoa dago. Bi bihurgune gehiago eta Udaletxearen aurrean aurkitzen gara… HELMUGA. Lasterketa polita eta dibertigarria, korrika egiteko egun bikaina, hamaiketako izugarria… eta Urgull hor… bakardadean...
Lasterketan Donostiarrak klubeko zenbait kide aurkeztu gara: Rosi Calles, Sergio Garzo, Alberto Manzanares, Fernando Santos, Juanjo Gibaja eta Javi Fuentes. Ez dut uste inor ahazten dugunik...
Zorionak guztioi Donostiarrak klubeko kide guztion partez!