Zuzendaritza-batzordetik bazkide guztiei apirilaren 14an, igandea, entrenamendu kolektibo batean parte hartzeko deialdia egin zitzaien. Kirolarien talde heterogeneo bat garela ulertzen zen, bakoitza bere lehentasunekin, bere entrenamenduekin, bere ordutegiekin, bere gertuko lagunekin… baina, gauza guztien gainetik, familia bat garela jakinda, Talde bereko kideak.
Klub honetako balioa, hain zuzen, berau osatzen dutenen partaide bakoitza dela jakinik, entrenamendu bateratu bat proposatu zen, multzo trinko bat osatzeko… eta deialdiak arrakasta izugarria izan zuen. Gutxi gorabehera klubeko 50 pertsona/bazkide izan ziren hitzorduko bilgune ezberdinetara, klubeko azken kamisetak soinean jantzirik, gerturatu zirenak (7,50ean Ondarretan; 8,10ean Nafarroa Etorbideko Gasolindegian eta 8,30ean Karmelon).
Hiritik barrena horren talde handia korrika egiten ikustearen irudia, horren ongi uniformaturik… Donostiako hiritarren artean oharkabean igaro ez zen gauza bat izan zen. Modu honetan, helbururik nagusiena lortu zen, hau da, guztiak bat eginik korrika egitea eta Donostiarrak familia entrenamendu batean berriro ere biltzea.
Erabateko arrakasta, zalantzarik gabe, berriro ere errepikatuko duguna!
Eskerrik asko entrenamenduan parte hartu zenuten guztiei!