Igandean, apirilaren 7an, gure klubeko kideek gehien maite duten lasterketa horietako bat ospatzen zen, lasterketa gure hirian ospatzen zelakoa… bi aukera ezberdinekin, 10 kilometrotako lasterketa bat eta maratoi erdia, azken hau ausartenentzako.
3.000 korrikalari inguru gerturatu ziren irteera gunera (bi lasterketetako korrikalariak batuz gero, noski). Eguraldiari dagokionean tenperatura freskoa, kirol hau egiteko oso ona, eta lasterketaren hasieran euriaren mehatxua, ondoren lasterketako une ezberdinetan bere protagonismoa izatera pasa zelarik. Aurreko astean ez bezala, AzkoitiAzpeitian (non beroa eta eguzkia nagusi izan ziren), Donostiako Median korrika egiteko eguraldia ona zen, ez horrenbestekoa korrikalarien zaletu eta familiakoentzat.
21,097 kilometrotako lasterketan, Donostiako kaleetan barrena, protagonistak Bernard Kiprotich Too kenyarra, 1h02:09 denborarekin (egungo errekorra gainditzetik 4 segundotara, 2011 urtetik indarrean dagoena, Abdellah Taghrafet-en eskutik), eta Elmoukin Rkia marokoarra, 1h09:46 denborarekin izan ziren. Bigarrengo honek lasterketako errekorra bete zuen, bost segundo eskasengatik bada ere (2010 urtetik Joyce Chepkirui-ren esku zegoena).
10 kilometrotako lasterketan bi kategorietako garaileak gipuzkoarrak izan ziren. Gizonezkoen artean Aitor Etxeberria izan zen garailea, 31:10 denborarekin, eta emakumezkoen artean garaipena Maitane Guerrerorentzat izan zen, 38:42 denborarekin.
Beste behin, klubeko korrikalarien parte hartze handia nabarmendu beharra dugu, donostiar kaleetan zehar gure kamiseta ikusgai izatea lortu zutelarik. Orokorrean, distantzia bata zein bestean marka bikainak lorturikoak, klubeko kideen artean dagoen maila agerian uzten dituzten markak.
Bi lasterketetako sailkapen orokorrak uzten dizkizuegu.
Zorionak parte hartzaile guztiei Donostiarrak familiako kide guztion partez!