Azkenean, 11 izan ziren Gasteizera joatea erabaki zuten klubeko partaideak, lehenik, egun polita igarotzeko eta, bigarrenik, Maratoi Erdian marka ona egiten saiatzeko.
Egunak itxura ona zuen. Goizean fresko, eta, hasiera batean, ez zegoen batere haizerik. Goizeko 8etan zen hitzordua Karmelon, Arabako hiriburura bidean jartzeko. Ordubete barru, denok geunden han, autoa aparkatuta, irteera- eta helmuga-gunetik oso gertu, maletak leihatiletan eta taberna batean hizketan, kafe batekin eta oso aldarte onarekin.
Irteera goizeko 10,30ean zen. Ordua hurbildu ahala, lehen nerbioak azaleratzen ari ziren. Denak aldageletara, eta hortik 10 bat minutuz beroketa lanetan, irteerara bidean. Guztira 3.000 lagunek baino gehiagoren parte hartzea aurreikusten zen.
Lasterketa? Denetarik egon zen, baina ia dena oso ona. Donostiarrak taldeko 11 parte-hartzaileen artean bederatzik ordu eta erditik jaistea lortu zuten 21 kilometroetan, horrek kilometroa 4 minutu eta 15 segunduko bataz bestekotik jaistea suposatuko luke. Eta, aldiz, sei korrikalarik kilometroa ordubete 24 minutu edo gutxiago egitea lortu zuten, eta horrek batez beste kilometroa 4 minutu edo gutxiagoan egitea suposatuko lukeelarik… ba horrekin dena esaten dizuet… Gasteizeko Maratoi Erdian Donostiarrak klubeko kideen maila hobeezina izan zela!
Egia da ibilbidea aproposa dela (nahiz eta "gezurrezko lauak", bai gorantz eta bai beherantz, etengabeak diren), egia da aurten azken kilometroetan zegoen tatxeta horikendu egin dutela, egia da tenperatura oso ona zela (korrika egiteko freskotasun atsegina), egia da azken kilometroetan aurpegiko haizeak ez ziola batere mesederik egiten, eta are gutxiago justu iristen ari zirenei… baina egirik handiena klubeko korrikalarien artean dagoen maila da.
Eguneko onena? Talde giroa. Lasterketa eta dutxa bero baten ondoren, Gasteizko kaleetan zehar poteatu eta euskal lurraldean jan daitekeen hanburgesarik onenetako bat jatera… Baina, batez ere, eguneko onena, klubeko korrikalarien artean, Donostiatik kanpoko lasterketaren batera joaten den bakoitzean, sortzen den giroa izan zen.
Hauek izan ziren helmugako denborak:
Javier Fuentes 1 ordu 21 minutu 36 segundo
Javier Elias 1 ordu 22 minutu 47 segundo
Borja Aguinagalde 1 ordu 24 minutu 20 segundo
Jose de la Cruz 1 ordu 24 minutu 24 segundo
Zigor Marichalar 1 ordu 24 minutu 31 segundo
Sergio Garzo 1 ordu 24 minutu 42 segundo
Manuel Loro 1 ordu 27 minutu 11 segundo
Javi Jimenez 1 ordu 27 minutu 49 segundo
Juancar Arregui 1 ordu 28 minutu 27 segundo
Mikel Uralde 1 ordu 35 minutu 59 segundo
Juanjo Gibaja 1 ordu 43 minutu 13 segundo
Zorionak guztioi Donostiarrak familiaren partetik!!!