Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Joan den asteazkenean, martxoaren 31n, Donostiarrak-en Historiak ireki genituen, hain zuzen ere "Donostiarrak-en historia" rekin.

Oroitzapenez eta sentimenduz beteriko saio arrakastatsua izan zen, eta, bertan, egungo Donostiarrak CDK-ko kide beteranoek parte hartu zuten.

Zuzendaritza Batzordetik, eskerrak eman nahi dizkiegu Javier Dendariarena, Manolo Olondris, Rafa Errasti, Iñaki Eizagirre, Alex Naya, Miguel Dominguez, Macu Zuzuarregi, Belen Eskisabel eta Luis Peraltari aurretik egindako hitzaldi eta ekarpenengatik.

Datorren asteazkenean, apirilaren 28an, beste istorio bat kontatuko dugu. Ea animatzen zareten!