Triku Kirol Elkarteak "Donostiako 3M" ( 3 Mendiak) izeneko proba antolatuko du datorren Urriaren 6an, goizeko 11:00etan. Distantzia ezberdineko 3 lasterketek osatzen dute proba herrikoi hau, bai irteera eta baita helmuga ere toki berean izango dutelarik. Hauek dira 3 lasterketak:
- Igeldo Mendiaren igoera (8,1 Km.)
- Igeldo eta Urgull Mendien igoera (11,3 Km.)
- Igeldo, Urgull eta Ulia Mendien igoera (17 Km.)
Proba honetan parte hartu nahi duenarentzat, izena emateko Kirolprobak orrialdearen bitartez egin behar da, hemen aurkituko duzuelarik probaren informazio guztia. Hauek dira link-ak:
- Donostiako 3M (IGELDO): http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=875&lang=eu
- Donostiako 3M (IGELDO-URGULL): http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=881
- Donostiako 3M (IGELDO-URGULL-ULIA): http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=882
ANIMA ZAITEZ!