Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

CONAMA Fundazioak Carlos Pérez Olozaga (gure klubeko eta Kalapie txirrindularien Elkarteko kidea) gonbidatu zuen Madrilen orain gutxi ospatu den (azaroaren 26tik azaroaren 29ra) XIV. Ingurumeneko Biltzar Nazionaleko “Mugikortasuna eta helduak” GT-25 lan-taldean parte hartzera.

http://www.conama2018.org/web/index.php

Carlosek “Ingurumen-sentsibilizazioa”-ren +55 lantegiaren esperientzia azaldu zuen, jada laugarren urtez jarraian, Donostiako Udaletxearen lankidetzarekin, bertaraturiko jende ugariaren aldetik interes handiz garatzen ari dena.

Modu berean, orain bi urte, (udaletxearen lankidetzarekin ere) denbora errealean PM2.5 partikulen neurketari buruz burutzen ari den esperientzia kontatu zuen, bai hiriko bidegorrietatik bizikletan eginiko lekualdaketatan, bai korrika edo oinez, baita su artifizialak, San Juan sua, baso-suteetan, inbertsio termikoetan… bezalako gertakizunetan ere.
Goizean zehar ospaturiko lan-talde honetan zein airearen kalitatearenean ere, alde batetik, mugikortasun jasangarri eta osasungarrietako (kerik gabea) ingurumen-gaietan pertsona helduen parte hartze aktiboaren garrantzia nabarmendu zen eta, bestetik, neurgailu eramangarriekin hiriko kutsadura neurtzeko garrantzia, hirietan dauden kutsaduraren kontrolerako estazio finkoek eskaintzen duten informazioaren osagarri. Zentzu honetan, Carlosek adierazi zuenez, su artifizialetako astean zehar hiriaren erdian neurgailu eramangarriekin aurkituriko PM2.5 partikulen kutsadura-maila oso altuak, ez ziren detektatuak izan aipaturiko suak jaurtitzetik gertuen dauden kutsadura atmosferikoaren kontrolerako bi estazio finkoen bitartez.
Espainian 65 urtetik gorako pertsonak ia 8.500.000 dira. Gure hiriak gai honetarako prest daude edo honetan pentsatzen ari dira? Badira gure eguneroko edo etorkizuneko errealitaterako funtsezkoak diren gaiak: garraiobide publiko eraginkor eta irisgarria, oinezkoentzako ibilbide eta zonak, parke eta espazio publiko barneratzaileak...
CONAMA 2018k aurki gure hiriak populazioaren zahartzeari egokitzeko funtsezkoak diren gai guzti hauek lantzeko lan-talde bat sortuko du. Carlosek zentzu guzti honetan burutzen ari den lanarengatik, CONAMA Fundazioak lan-talde honetako kide izateko gonbita luzatu dio.
Azokan, beste hainbat stand artean, Bizikletaren aldeko Hirien Sarea eta Eusko Jaurlaritzako IHOBErenak bisitatu zituen, “CHANGE the CHANGE” iragartzen zuena, Donostiako Kursaalen 2019ko martxoaren 6tik 8ra ospatuko den hurrengo “Klima-aldaketaren Nazioarteko Konferentzia”.