Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Joan den astean zehar jada aurreratu genizuen bezala, klubeko kidea den Carlos Pérez, El Cid-eko Bidetik barrena izandako abenturaren amaiera aprobetxatuz, “XV. Bizikleta eta hiria Iberiar Biltzarrera” joan zen. Denbora errealean PM2.5. partikula finen neurgailu eramangarriaren lantegian ondorio oso interesgarrietara iritsi zen, garrantzitsuak direla pentsatzen dugularik eta zuekin partekatu nahi ditugu:

 

“ “Bizikleta eta hiria” biltzarrean, El Cid-eko Bidetik barrena Vivar-etik Valentziara bizikletaz egin ondoren, Valentziako txirrindularientzako ibilbideetatik barrena “Mobilitat Sostenible”ko zinegotziarengatik gidatutako bisita tekniko bat izan genuen, 100 biltzarkide baino gehiagok parte hartu genuelarik.

Bizikletan PM2.5. partikula finen neurgailu bat generaman, egin genituen 7 kilometroetan zehar, eta lortutako emaitzak orokorrean oso pozgarriak izan ziren, hirian haize arin bat bait zebilen eta honek kutsatzaileak sakabanatzen bait zituen.

Dena den, Turia ibaiaren garai bateko ibaibidetik igarotzerakoan, orain urte batzuk hiritar zein bisitarientzako aisigune eta naturagune batetan bihurtutakoa, lur fineko zoruarekin, paseatzen zebiltzan eta korrikalariengatik hauts fin bat altxatzen zen, neurgailuak PM2.5. partikula finak antzeman zituen, Osasunaren Munduko Erakundeak gomendaturikoak baino neurri handiagoetan.

Beraz ADI egoera honen aurrean, bereziki valentziarrentzako, maratoi eta triatloiak prestatzen dituzten korrikalari haientzako (ohar hauxe bertan zinegotziari pasa nion eta horren interesgarria irudidu zitzaion, neurgailuaren informazio tekniko bat eskatu zidala, zenbait ekipo erosteko helburuarekin), baita egoera antzekoan aurkitzen diren beste Autonomia Erkidegoetako atletentzako, Donostiarrak taldeko lagun eta kideentzako barne, euren kirol jardueran zehar aire kantitate handiagoa arnasterakoan, beraien osasunarentzako arriskuak nabarmen handiagotzen direlako.

Aipaturiko bisitari dagokion wikiloc-eko lotura pasatzen dizuegu (valentziar udaletxeko Mugikortasun Jasangarriko zinegotzigoari eta biltzarreko zuzendaritzari jada bidalitakoa)”.

Lotura:

https://es.wikiloc.com/rutas-ciclismo/midiendo-la-contaminacion-durante-...