Carlos Pérez Olozagak, Cascais-eko biltzarraren aurretik, Madril eta Donostiako metroetako kutsadurari buruzko ikerketaz gain, aurreko egunean Lisboako metroaren kutsadurari buruz eginiko ikerketaren aurrerapen bat aurkeztu zuen.
Orain ikerketa osoa bidali die, interes handiz jaso dutelarik. Lisboako metroaren eta Cascaiseko trenaren airearen kalitatearen emaitzak.
Carlosek, “Bizikleta eta hiria” XVI. Iberiar Biltzarrean izan zela aprobetxatuz, eta Zikloturismo eta Bizikletaren Erabiltzaileen Portugaldar Federazioak (FPCUB) hala eskaturik, 15 estaziotan eta Lisboako metroaren lau lerrotako 11 bagoietan PM2.5 partikulen kutsaduraren neurketak burutu zituen, baita Lisboa-Cascais trenean ere.
Denbora errealean PM2.5 partikulen kutsadura neurtzeko (2.5 mikroitik beherakoak), AirBeam2 monitore eramangarri erabili zituen. Biltzarrean portugaldar biltzarkideengan interes handia sortu zuen aurrerapen bat aurkeztu zen.
Orain Biltzarraren antolakuntzari eta portugaldar federazioari Lisboako metroaren eta Lisboa-Cascais trenaren airearen kalitateari buruzko ikerketa osoa bidali zaie. Ikerketa osoa erantsita aurkezten dizuegu, irakurri nahi duzuenontzat.