Carlos Pérez Olozagak CASCAIS portugaldar hirian, maiatzaren 2, 3 eta 4an ospaturiko “Bizikleta eta hiria” XVI. Iberiar Biltzarrean komunikatu bikoitz bat aurkeztu zuen.
Iberiar Biltzar hau ConBici (Espainia guztiko 64 erakunde eta txirrindularien kolektibo) eta Zikloturismo eta Bizikletaren Erabiltzaileen Portugaldar Federazioa (FPCUB) ekimen bateratu bat da. Espainiako bizikletari buruzko biltzar segidarik antzinakoena da (1996).
Carlosek “Melhor Ambiente e Saúde” (Giro eta Osasun hobea) moduluan egin zuen aurkezpena, alde batetik, “Madril eta Donostiako metroaren barruan kutsadura. Azalean mugitzea osasungarriagoa al da?” komunikazioa (jada klubeko web orrian argitaratu zena), bi hirietako metroen barruan orain gutxi eginiko ikerketaren ondorioz.
Bestalde, lisboar metroaren lau lerroetan, baita kanpoaldeko zenbait puntuetan ere (kalean), eginiko neurketen emaitzen aurrerapen bat aurkeztu zuen.
Horretarako, biltzarraren aurretiazko egunetan, txirrindularien portugaldar federazioaren kideek interesa ipini zuten metro-estazioen neurketak burutu zituen.
Bi komunikatuen aurkezpenak egin ostean, interes handiz jarraitu zirenak, gerturaturiko jende ugariaren artean eztabaida aktibo eta parte hartzaile handi bat eman zen.
Lisboako metroan aurkitutakoaren laburpen-aurrerapen gisa, orokorrean PM2.5 partikulen kutsadura maila Osasunaren Munduko Erakundeak gomendatuko mailaren bi halako ingurukoa dela adieraz daiteke.
Inondik inora Osasunaren Munduko Erakundearen mugaren azpitik, baina ezta aipaturiko mugaren bikoitza baino gehiagokoa, Madrilgo metroaren kasuan (5 halako) edo paristar metroaren kasuan (30 halako) ez bezala.
Biltzarrari amaiera emateko, maiatzaren 4ko goizean, larunbata, “Casa das Historias Paula Rego”tik (biltzarraren egoitza) ibilketa ziklista zirkular polit bat burutu zen, Guincho-ko hondartzaraino, joana kostaldeko ibilbide ziklistatik barrena, eta itzulia, ikaragarrizko duna multzo bat igaro ondoren, “Duna da Cresmina” interpretazio-zentroarekin, berriro ere kostaldeko ibilbide ziklistarekin bat egin arte.
Bizikletan zeramaten monitoreak ia ez zuen kutsadura-mailarik islatu, itsasertzeko haize leunari esker, autobus baten igarotzearen salbuespenarekin (irudian muturreko bat antzeman zitekeelarik).