Urriaren 7an izan zen Cap Ferreteko Maratoia: Marathon des Villages deritzona.
DUO modalitatean bi bikotek hartu genuen parte; lehenengo lasterkariak 15,6 km. egin behar zituen eta bigarrenak beste 26,6 km.ak.
Lehenengo bikotea Joseba Olaso eta Jorge Villanua-k osatzen zuten, MUTILA/MUTILA kategorian.
Bigarren bikotea Eneritz Sein eta Juan Carlos Arreguik osatzen zuten, NESKA/MUTILA kategorian.
Lasterketa oso dibertigarria izan zen, entretenigarria; batzutan bizikleten bidetik pasatzen zena, bestetan lur basotsu eta hareatsuetatik, igoerak, jeitsierak, kale oso estuak, eta batez ere giro paregabea.
Emaitza ikusgarria lortu zuten bi bikoteek: DUOaren kategoria guztietatik lehenengo postua Eneritz eta Juancar-ek, eta jeneralean 5. postua eta MUTILA/MUTILA kategorian 3. postua Joseba eta Jorgek.