Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Joan den apirilaren 16an, astelehena, Bostoneko Maratoiaren 122.go edizioa ospatu zen.

  Gure aroko antzinakoena dela diote. Gure Behobiaren tankerako maratoi bat bezala deskribatzea atsegin dut; nagusiki bi arrazoirengatik: irteera zein helmuga bi herri ezberdinetan aurkitzen direlako eta lasterketa honek dituen aldapa ugariengatik (funtsean, eta parte hartzaileen baimenarekin, Lezoko toboganetatik 2 Behobia = Bostoneko maratoi bat). Edizio honetan Donostiarrakeko 4 nekaezinek parte hartu dute. Aurtengo hau eguraldi makurrarengatik nabarmendu da, euria, haizea eta 5 gradutatik beherako tenperaturekin. Honi ibilbidearen gora-beheren profila batzen badiogu, maratoia lasterketa zail batetan bihurtu da. Hala ere, laukote honek ez du huts egiten eta erakusgai euren denborak ditugu.  

 

 

Alberto Manzanares    2h 51min 57sg

Juancar Arregi             3h 01min 47sg

Iñigo González            3h 11min 23sg

Aiert Ayestaran           3h 24min 26sg