Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Otsailaren 3an, igandea, Berastegin II. Negu Trail-a ospatu zen, 16 kilometro eta 300 metrotako lasterketa bat, herriko hiru mendietatik igarotzen dena. Eguna hotza eta elurtsua zen, mendi tontorrak zuriak zeudelarik. Iñigo Gonzalez eta Tanit Perez de Lezeta Berastegira gerturatu ziren paper polit bat egiteko asmoz.

Lasterketaren hasiera zein amaiera herriko plazan kokatzen zen, jende ugari zegoelarik bertan animoak eskaintzeko prest. Ibilbidea oso polita zen, paisaia ederrekin… nahiz eta momenturen batean haizea, hotza eta euria izan zuten. Antolakuntzakoei 10 bat eman behar zaie, ongi seinaleztaturiko ibilbidearengatik, animazioarengatik eta anoa-guneengatik… batik bat helmugakoa: gominolak, fruitu lehorrak, txokolatea, jogurtak, edariak, salda, tortilla eta txorizo ogitartekoak, haragi egosia eta sagardoa.

Helmugara 254 korrikalari iritsi ziren, Tanit 1:55:28ko denbora batekin 111.go postuan iritsi zen eta Iñigo 1:56:17ko denbora batekin 118.go postuan, biak zoriontsu baino zoriontsuagoak. Ez dezagun ahaztu Taniten lana goraipatzeaz, beste behin podiumera igo bait zen, hirugarren postuan iritsi ostean, irabazlearengandik 5 minututara eta bigarrengoarengandik 3 minututara.

Lasterketa oso gomendagarria bere paisai eta ibilbidearengatik… ah! Eta amaierako hamaiketakoarengatik!

Zorionak bikote Donostiarrak klubeko kide guztion partez!