Iragarri genuen bezala, ekainaren 7an, osteguna, Donostiarrak-eko bost kide elkartu ginen Igeldo inguruan, Donostia Ospitaleko Kirurgia Torazikoko unitateak sustatutako “Behobia Medio Pulmón” proposamenarekin bat egiteko asmoz. Unitate honetan barneraturik ditugu klubeko Borja Aginagalde eta Iker López.
Helbururik nagusiena birikako minbizia duten eta sendatze prozesuan dauden gaixoekin batera bideoklip bat grabatzea zen, hauek erronka bezala 2018ko edizioko Behobia-Donostia amaitzea dutelarik. Guztira 30 pertsona inguru elkartu ziren, minutu gutxi batzuetan zehar benetako aktore sentitu zirelarik… nahiz eta batzuk besteek baino lan betegarriagoa zuten.
Esperientzia interesgarria eta ezberdina izan zen, elkarlanean eginikoa izateaz gain. Bideoklipa argitaratzen denean hau ikusiko duzuelakoan gaude eta kirolari ikaragarri hauei gure desirarik hoberena opa diegu, lehenik eta behin gaixotasunaren aurkako borroka horretan, eta ondoren beraien Behobia-Donostia lasterketan, non beraiei animatzen izango garen.
Jon Zabaleta, Borja Aginagalde eta Iker López-i gure eskerrik beroenak proiektu honen partaide egin gaituztelako.
http://www.diariovasco.com/deportes/atletismo/carrera-medio-pulmon-20180608001104-ntvo.html